Vistas de página en total

domingo, 9 de enero de 2011

Gizonezko metodo antisorgailuak : Miren eta Josune

Metodo antisorgailuak:       Miren eta Josune 3D
Gizonezkoenak:





Metodo antisorgailuak edo besterik gabe antisorgailuak sexu harremanetan ernalkuntza eta haurdunaldia ekiditeko tresnak (preserbatiboa, esaterako), eragile kimiko edo hormonalak (pilula antisorgailua, esaterako), prozedurak eta metodoak (coitus interruptus, esaterako) dira.


Hesi-metodoak:

Hesi-metodo antisorgailuen bitartez, espermatozoideak aluan barneratu eta umetokira heltzea eragozten da gailu fisiko baten bitartez. Metodo hauetan biltzen dira kondoia, preserbatibo femeninoa, diafragma eta umetokirako kapelatxoa). Metodo hauetatik sexu transmisiozko gaisotasunak ekiditen dituen metodoak kondoia eta preserbatibo femeninoa dira.




Kondoia


                                                  
Kondoi bat. Erabili aurretik bilduta dago eta zakilera egokitzean luzatzen da.
Kondoia edo preserbatibo maskulinoa zakilera egokitzen den latex edo plastikozko zorro bat da, puntan isurirako lekua uzten duena. Zakila kondoi barruan sartuz, ez da uzten espermatozoideak emakumearen baginan sartzen eta horrela obulua ez da ernaltzen. Haurdunaldia ekiditeaz gainera, sexu harremanen bidez kutsa daitezkeen gaixotasunak ere oztopatzen ditu. Antisorgailu gisa, %98ko eraginkortasun tasa du (hau da, erabiltzen den kasu guztietatik %2etan bakarrik egiten du huts), betiere modu egokian erabiltzen bada. Modu desegokian erabiliz gero,            eraginkortasun-tasa txikiagoa da.

Kondoiak plastizkozko zorroetan sarturik saltzen dira banaka (kalean izaten diren vending makinetan batik bat), zein unitate batzuetako kaxetan. Prezioa 0.5€-1€ tartean izaten da, kaxetan edo banaka erosten diren.


Kondoia behar bezala erabiltzeko, aholku hauek jarraitu behar dira:
  • Inoiz ez da kondoi bat bi aldiz erabili behar;
  • Isurtze gertatu bezain laster, zakila baginatik atera behar da kondoiarekin batera, kondoia haziarekin batera bagina barruan geratzeko arriskua baitago,;
  • Sexu-harremanean zehar, zakilak bere gogortasuna galtzen duenean ere, baliteke kondoia zakiletik atera eta bagina barruan geratzea; hori dela eta, zakila biguntzen den unean bertan, zakila baginatik ateratzea komeni da;
  • Kondoia urraturik badago, ez da erabili behar;
  • Kondoiek iraungipen-data dute, kondoiaren plastikozko zorroan agertzen dena, eta ez dira erabili behar data hori pasa ondoren;
  • Kondoiaren zorroa itxita ere, kondoiak leku fresko batean kontserbatzea gomendatzen da.



Gehien erabiltzen den antisorgailuetako bat da. Horrela, Espainian, gazteen %80ek kondoia erabiltzen dutela erakusten duten inkestak egin dira. Gazteen artean eta harreman finkorik ez duten bikoteetarako gomendatzen bereziki, antisorgailua izateaz gainera, bikotekideak kutsa ditzakeen gaixotasunak ekiditeko.


 

Metodo antisorgailuen eraginkortasuna



Metodo antosorgailuen eraginkortasuna, portzentaje moduan adierazia, Pearlen indizea erabiliz kalkulatzen da eta antisorgailu bakoitza urtebete oso batean zehar erabiliz gero, haurdun suertatzeko aukerak adierazten ditu. Adibidez, kondoiaren eraginkortasun tasa %98 dela zenbatetsi da, modu egokian erabilita; beraz, urtebetean koito baginaleko sexu-harremanak izanez gero, haurdun suertatzeko aukerak %100-%98=%2 dira. Bestela esanda, kondoia urtebete oso batean zehar erabiltzen duten 100 emakumeetatik batezbeste 2 haurdun geratuko lirateke.


Basektomia
Basektomia barrabilak semen-besikularekin komunikatzen dituzten hodi deferenteak moztean datzan teknika kirurgikoa da. Honi esker, barrabiletan sortutako espermatozoideek ezin dute aurrera egin eta horrek, gizonezkoaren antzutasun iraunkorra sortarazten du. Ebakuntza kirurgiko sinple, eraginkor eta segurua da, kasu gehienetan itzulezina.

Gizonezkoen organo sexualen funtzionamendua

Basektomia zer den eta ebakuntzaren ondorioak hobeto ulertzeko gizonezkoen organo sexualen oinarrizko funtzionamendua ezagutzea komenigarria da.
Barrabilak eskroto izeneko azalezko zorro batean bilduta daude. Bertan sexu hormona maskulinoak eta ugalketarako ezinbestekoak diren espermatozoideak sortzen dira.
Barrabilaren gainean kokatuta dagoen zona, txapelaren modukoa, epididimoa da. Honek espermatoziodeen gordailu moduan funtzionatzen du hauek heldutasunera iritsi bitartean.
Hodi deferenteak isurketarako alde bateko nahiz besteko barrabiletik zakileraino espermatozoideak eramaten dituzten tutu fin batzuk dira.
Prostataren funtzioa espermatozoideeei nutrienteak eta konsistentzia ematea da, eta beraz, berak ematen dio semenari bere itxura berezi hori.
Era horretan semena zakiletik uretran barrena kanporatzen da, pixa egiteko erabiltzen den bide bera jarraituz.

http://www.youtube.com/watch?v=ausIGjNoJCU


9 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. lan hau ondo eginda dago, bideoa eta argazkiak ditu. Gainera ondo antolatuta dago ere.

    ResponderEliminar
  3. nire ustes informasio asko dago baina bueno guusa oni buruz obeto da asko jakitea

    ResponderEliminar
  4. oso oso ondo antolatuta dago, antisorgailu bakoitzaren kontrak eta aldeak adieraziz eta argazkiekin apainduta. Nikolas

    ResponderEliminar
  5. Lan hau ondo dago eginda, jakin behar den informazio guzti-guztia dago, eta gainera ez da txapa bat, ulergarria da.

    ResponderEliminar
  6. Lan hau ondo dago baina nire uztes testu gehiegi daude, bestetik ondo dago dena.

    ResponderEliminar
  7. Nire ustez lan hau oso ondo dago dena antolatuta dagoela eta ulergarria delako.

    ResponderEliminar
  8. Oso ondo dago antolatuta eta gainera garbitasuna ikusten da aurkesteko orduan

    ResponderEliminar
  9. Gai hau oso importantea da eta lan hau oso ondo dago ulertzeko eta ikasteko, informazio ona nahiz argarkiak daudelako.

    ResponderEliminar