Vistas de página en total

jueves, 6 de enero de 2011

Erditzea.

Erditzea

Erditzea umea amaren baginatik irteten denean da eta hainbat fase ditu.





                            Sandra eta Maider    

Dilatazioa
Umetoki-lepoa dilatatzen hasten da, eta baginako giharrak lasaitzen eta dilatatzen hasten dira.
      Dilatatzen hasiz gero zaku amniotikoa apurtzen da eta likido amnieotikoa kanpora ateratzen da, ekintza horri estaen zaio urak botatzea.
      Likido hori likido garden bat da, eta hiru litrotik bost litrora izaten dira.
      Fase horrek 8-12 ordu iraun dezake ama lehenerdietan.

Kanporatzea
Umetokiaren uzkurduraren ondorioz eta amak  diafragmaz bultzaka egiten duen
      indarraren ondorioz fetua kanpora ateratzen da.
      Une horretarako, umetoki-lepoa eta bagina rabat dilatatuta daude, eta fetua haiel zeharkatuz irteten da.
      Fase horrek normalean 15-30 minutu irauten du.


Zilbor hestea kentzea
Behin kanpoan, haurrak lehen arnasa hartzen du, eta zilbor-hestea mozten da.
Orbainak zilborra eratuko du.


Haurrondokoa botatzea
Kanporatu eta 5-15 minutura, plazenta ateratzen da, endometrioaren hondarrekin batera.



Erditzearekin lotutako arazoak

Haurraren jarrera okerra

     Fetuak burua amaren pelbisean ahokatuta ez badu, litekeena da kanporatze-fasea asko luzatzea. Fortzepsak izeneko martxada antzeko tresna handi bat erabiltzen da: umetokian sartu, haurrari heldu, eta tira egiten zaio kontu handiz . 


Umetoki lepoa eta bagina behar beste ez dilatatzea
Horrelakorik gerta ez dadin, amari oxitozina hormonadun seruma ematen zaio.
Hormona horrek dilatazioa eta umetokiko uzkurdurak eragiten du.


Zilbor hestea estutua egotea
Zilbor-hestea zapalduta badago, amaren eta fetuaren arteko odol-fluxua eten egiten da, eta litekkena da haurrak oxigenorik ez jasotzea. Egoera horrek bost minututik gora irauten badu, fetuak garuneko lesioak izan ditzake. Zilbor-hestea fetuaren inguruan lotuta badago, gerta daiteke estutze hori


Haurdunaldiaren garapena



Garapena
 Haurnaldiaren prozesua ernalketarekin hasi eta erditzearekin amaitzen da.
280 egun behar izaten dira prozesua osatzeko.
Gutxi gorabehera egutegiko bederatzi hilabete,azken hilekotik hasten da egunak kontatzen.


•Amak aldaketa garratzitsuak izaten ditu haurdunaldian zehar, hainbat kausa direla-eta.
  Barnaean garatzen eta hazten ari zaion fetua, 
  plazentaren bidez harekin duen trukea,eta gorputza 
  erditzeko eta edoskitzerako prestatze-bidean dago.


Haurnaldiaren Prozesua
Hilekoaren zikloan, folikuluak garatzen dira obarioetan, eta horietatik bakar batek sortzen du obulua. Gainerakoak degeneratu egiten dira. Folikulua heltzen denean, obozitoa edo heldu gabe dagoen obulua askatzen du, eta Fallopioren tronpa batera migratzen du. Hor amaitzen da bere eboluzioa.

     Ernalketarik ez badago, obulua hilekoarekin desagertzen da, baina ernaldu bada, hilekoaren prozesua gelditu egiten da.


Lehenengo hilabetea
Ernaldu eta gero, zigotoa sortzen da. Zigotoa amaren ADNa eta aitarena bateratzetik sortzen den zelula da eta material genetikoa du. Zigotoa banatu egiten da eta hiru edo lau egunetan zelula multzo bihurtzen da. Multzo hori umetokian habia egiten hasiko da 48 orduko epean. Une horretan blastozito izena ematen zaio.


Bigarren hilabetea
Enbrioi- aldia da. Bigarren hilabetera arte, enbrioiak ez du giza-eskema basikorik. Bigarren hilabetean hasten da kanpoko gorputz adarrak eta barruko nerbio sistema, bihotz sistema eta sistema urogenitala eratzen.


Hirugarren hilabetea
Enbrioiari fetu esaten zaio jada, gizaki berriaren giza itxura erraz antzematen baitzaio. Haurdunaldiaren hamargarren astean, buruak ia fetuaren erdia hartzen du, eta gutxi definitutako kanpoko genitalak ditu. Haurdunaldiko hamabigarren astean, kanpoko genitalak generoaren arabera bereizten dira, eta azazkalak azaltzen dira. Hamalaugarrenean, lepoa ia zuzen eta ongi definituta dago, fetuak likido amniotikoa irensten du eta odola koagulatu egin daiteke.



15 comentarios:

  1. Nik uste dut lana oso ongi dagoela baina letren tamainak desberdin ipini dituzue.

    ResponderEliminar
  2. oso ondo dokumentatua baina letra pixkat haundiegia da

    ResponderEliminar
  3. Letra oso handia da, baina oso ondo eginda dago, argazki ugariekin eta informazioarekin.

    ResponderEliminar
  4. Lan bikaina da,atalak oso ondo berezita daudelako,informazio ondo antolatuta dagoelako eta argazki ugari daudelako. Zerbait esateko nire ustez letra handiegia da baina orokorki oso lan ona da.

    ResponderEliminar
  5. Oso ondo dago , baina nire ustez letra handiegia da , eta irakurtzean aspertzen zara ain letra handia izaten delako . Bestetik , informaxioa eta marrazkiak primeran daude.

    ResponderEliminar
  6. Nire ustez ondo dago azalpenak argiak eta zehatzak direlako baina , hutsune asko daude eta letra tamaina txikiagoan izan behar zen. Hori kenduta , oso ondo azalduta dago.

    ResponderEliminar
  7. oso ondo dago informazio oso ulerkorra da eta argazkiak oso ondo daude asko azaltzen dutelako

    ResponderEliminar
  8. argazki asko daude informazioa azaltzen. oso ulerkorra da eta informazio asko jasotzzen du: erditzearen pausoak, haurdunaldia, arazoak, etab.
    bakarrik letra txikiago izango beharko luke. Nikolas

    ResponderEliminar
  9. Nire uztes lana bikain dago , ez da oso luzea eta testua egokia da.

    ResponderEliminar
  10. Lana ondo dago baina letra handiegiak dira, bestetik lana ulerkorra eta ondo antolatuta dago.

    ResponderEliminar
  11. nire ustez lan ona da dena antolatuta argazki asko baina letra handiegia da.

    ResponderEliminar
  12. nire ustez oso ondo dago antolatua argazki askorekin baina tituloen letra txikiagoa jarri ezazue egiazko tituloarekin ondo bereizteko

    ResponderEliminar
  13. Niretzat argazki gehiegi dauzka baina oso ondo dago egina

    ResponderEliminar
  14. Argazki gehiegi. Ere, tituluen letra oso handia da.. Hala ere, informazio eta antolakuntza ona dago.

    ResponderEliminar