Vistas de página en total

miércoles, 5 de enero de 2011

emakumezkoen antisorgailuak

Emakumeen antisorgailuak

Metodo antisorgailuak sexu harremanetan haurdunaldia saihesteko tresnak (preserbatiboa,esaterako), eragile kimiko edo hormonalak (pilula antisorgailua,esaterako), prozedurak eta metodoak (coitus-interruptus, esaterako) dira.


                                                  Hesi-metodoak


Hesi-metodo antisorgailuen bitartez lortzen dira. Metodo hauetan biltzen dira kondoia, preserbatibo femeninoa, diafragma eta umetokirako kapelatxoa. Metodo hauetatik sexu transmisiozko gaixotasunak ekiditen dituen metodoak kondoia eta preserbatibo femeninoa dira. 

 

Preserbatibo femeninoa:


 

                

 







Poliuretanozko zorro bat da, kondoia baino zabalagoa, baginan sartzen dena. Bi uztai txiki ditu muturretan, alde batetik itxia da eta bestetik zabalik dago. Alde itxitik sartzen da baginara sartzen da sexu harremana izan aurretik. Baginan sexu-harremana izan baino 8 ordu lehenago ere sar daiteke. Azkenean sexu harremana izan ala ez, preserbatiboa atera eta bota egin behar da. Latexezkoa ez denez, ez dago alergia sortzeko arriskurik.
Eragozpen gisa, egoki erabiltzeko praktika eta esperientzia eskatzen duen antisorgailua da. Kondoia baino garestiagoa ere bada eta botiketan bakarrik saltzen da.


 

Abantailak
Desabantailak
Eraginkortasuna
·         Erraza da erabiltzen.
·         Gaixotasunei aurre egiten dio.
·         Bakarrik erabili behar da koitoan.
·         Zaila da aurkitzen eta kondoiak baino garestiagoak dira.
·         Ez dira hain eraginkorrak.
·         Mugite ahal denez, kontuz ibili behar da.
% 95 eraginkortasuna du behar bezala erabiltzen bada.









 

 

Diafragma



Latexez estalia dagoen uztai bat da ,baginaren buruan sartzen dena, espermatozoideak umetokira sartzea eragozten duena. Espermizida batekin batera erabili ohi da. Koitoa baino lehen sartzen da baginara, espermizidarekin batera.Ginekologo baten ardurapean eskuratu eta erabili behar da, besteak beste emakumearen baginara tamainaz egokitzen den diafragma behar baita. Koitoa ondoren, 6 orduz eduki behar da baginan, espermatozoideak bukatu arte eta ondoren atera eta garbitu egin behar da, berriz ere erabiltzeko.


Abantailak
Desabantailak
Eraginkortasuna
·         Erraza da erabiltzea
·         Bakarrik erabili behar dira koitoan
·         Momentu guztietan jaari ahal da
    Zoldurak eragin ahal ditu.
·         Zailak dira jartzen, jakitun batek ipini behar dizulako.
  
%96ko eraginkortasuna du behar bezala erabiltzen baldin bada.



Metodo kimikoak

Metodo kimikoak sendagailak dira. Hauek ernalketa saihesten dute. 

 

Baginako esponja




Esponja sintetiko bat da, baginan sartu ondoren espermizida askatzen duena. 5 cm-ko diametroa du gutxi gorabehera. Baginara modu egokian sartu ondoren, 24 ordutarako antisorgailu moduan funtzionatzen du, zakilak askatzen duen isuriko espermatozoideak akabatuz. Koitoa burutu ondoren, 6 orduz eduki behar da baginan, espermatozoideak guztiz ezabatzeko, baina 30 ordu baino lehen erretiratu egin behar da. Sexu-transmisiozko gaixotasunak ez ditu ekiditen.


 

Metodo hormonalak

Munduan erabiltzen den metodo antikontzeptibo itzulgarri eta seguruenetako bat da. Emakumearen ziklo hormonalean eragiten du, eta ez dio obulatzen uzten.

Pilula antisorgailua



Pilula antisorgailua emakumeek erabiltzen duten ahozko eragile antisorgailu bat da. Emakumearen hormona zikloan du eragina, eta haurdunaldia ekiditen du. Eraginkortasun handiko antisorgailua da pilula eta bigarren mailako ondorio gutxiago ditu. Ez du ordea sexu gaixotasunaren transmisioa ekiditen. Sustantziak odolaren bitartez gorputz osoan zehar zabaltzen dira eta ez diete uzten obulutegiei obulurik sortzen.

 

DIU




DIUa emakumearentzako antisorgailu iraunkor bat da. Emakumearen uteroan ginekologoak jarri beharreko gailu bat da, jarri ondoren sustantzia kimikoak askatzen dituena urteetan zehar, ernalkuntza ekidinez. Ez ditu sexu transmisiozko gaixotasunak ekiditzen.




Hauek ez dira metodo antisorgailu oso fidagarriak, lehengoa ez du saihesten haurdunaldia eta bigarrena, efektu sekundarioak ditu.




Coitus interruptus (literaldi latinez,eten egindako koitoa) edo atzerakoa izeneko metodo antisorgailuan, sexu harreman batean zehar zakila isurtzea gertatu baino lehenago ateratzen da baginatik, haurdunaldia ekiditeko asmoz. Fidagarritasun txikiko metodo antisorgailua eta gainera ez du ekiditen sexu transmisiozko gaixotasunak kutsatzea.

 

 

 

Biharamuneko pilula:


 











Larrialdietarako antisorgailua da ahozko emakume botika. Botika hauek erabiltzen dira haurdunaldia saihesteko osatzen dute ondoren nahigabeko nerabe 3 eta 5 egunetan haurdunaldiak (72 eta 120 ordu), sexuaren beharrik antisorgailurik gabe. Bere eraginkortasuna % 75 egin 89%. Ez da antisorgailu normala, bakarrik kasu oso larrietan organismoa eta hormonak aldatzen dituelako.


 

                    Metodo antisorgailuen eraginkortasuna


Metodo antisorgailuen eraginkortasuna, portzentai moduan adierazia ,Pearlen indizea erabiliz kalkulatzen da eta antisorgailu bakoitza urtebete oso batean zehar erabiliz gero, haurdun suertatzeko aukerak adierazten ditu. Adibidez, kondoiaren eraginkortasun tasa %98 dela zenbatetsi da, modu egokian erabilita.

14 comentarios:

  1. ez dakit zergatik baina gauza batzuk letra larriz idatzita daude...
    baina ematen diot editar entrada et ondo agertzen zait...
    zer egin dut txarto¿?

    ResponderEliminar
  2. Youtubeko loturak zuzenean jarrita dituzue. Askoz hobeto geratuko litzateke irudi batekin konektatzea. Letrarena egia da zergatik batzuek handiz idatzita eta beste batzuek ez.
    Bestela, lan ona iruditzen zait.
    Espero dut informazioa erabilgarria zuentzat izatea.

    ResponderEliminar
  3. oso ondo dago baina ni tituloa handiagoa jarriko nuke

    ResponderEliminar
  4. Ondo dago , gustatu zaidana taulak dira , horrela hobeto azaltzen da , baina ez dago oso ondo prestatuta , letrak desberdinak dira eta batzuk letra larriz idatzita daude .Hori hobetu ditzazue

    ResponderEliminar
  5. Oso ondo dago, baina nire ustez letra guztia tamaina berekoa , beste aldetik oso ondo antolatuta dago.

    ResponderEliminar
  6. Oso ondo dago, bideoak gustatu zaizkit. argazkiak ere baditu eta informazioa ere ondo dago. Lan ona

    ResponderEliminar
  7. osos ondo daude argaskiak eta bideoak oso interesgarriak dira

    ResponderEliminar
  8. argazki asko daude, eta informazioa oso ondo antolatuta dago. ere, bideo asko jarri dituzue. Nikolas

    ResponderEliminar
  9. Lana oso ondo dago, informazioa bideoak eta argazkiak ondo antolatuta daude.

    ResponderEliminar
  10. Lan hau ondo dago, ondo antolatuta informazioa, argazkiak eta bideoak baina letra testu batzuk letra larriz daude eta beste batzuk letra xehez.

    ResponderEliminar
  11. ondo baina nik enlazeak egiteko kenduko nituzke helbideak txarto geratzen direlako eta irudiak sartuko nituen

    ResponderEliminar
  12. Informazio ona eta antolakuntza ere bai. Baina letra oso-oso handia da eta ere, YouTube-ren linkak, jarri dezakete hipervinculo batez edo bideoa insertatzen, horrela txukunago geratuko zen.

    ResponderEliminar
  13. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar