Vistas de página en total

domingo, 9 de enero de 2011

Emakumeen ugaltze-aparatua


Emakumeen ugaltze-aparatua, gizonezkoenarekin batera, giza espeziearen iraupenaz arduratzen da; hau da, ugalketaz. Horretarako, zenbait organo behar ditu. Gizonen kontraz, gametoak sortzen dituzten organoak barruan daude, obarioak, eta ez dago estremidaderik, zulo bat baizik, bagina.


Kanpoko organoak


Klitorisa (1)

 Organo zutikorra da eta emakumezkoen gorputzeko zati oso erogenoa. Zakilaren bezalako hartzen da. Emakumeen sexu plazerrerako atal garrantzitsuena da: klitorisa ukituz plazerra sentitzen da orgasmora heltzeko.



Ezpainak (2, 3)

Tamaina ezberdinekoak dira, orokorrez bilgor- eta izerdi-guruinez osatuta daude. Lau daude: bi handiak (2) eta bi txikiak (3).


Venus-eko mendia (4)

Bulbaren gaineko partean dagoen kuxin antzeko bat da. Ezpainak bezala, bilgor- eta izerdi-guruinak ditu, eta ilez estalita dago.

 Bulbako ataria (5)

Almendra formako zati bat da, sei zulotxoekin: bagina , uretra  eta glandula batzuk.
                                        
Uretra (6)

Uretra gernua puxikatik kanpoaldera bideratzen duen hodia da. Emakumeengan 2-5 cm-ko luzera.

                          
Organo internoak

Obarioak (1)

Gameto emeak edo obuluak sortzeaz arduratzen diren organoak dira. Tamaina pertsonaren arabera izaten da. Obuluen sorkundeari obulogenesia esaten zaio, eta 28 egunetan behin egiten da. Obarioak estrogenoak eta progesteronak sortzen dituzte, titien garapenaren eta ileen agerpenaren lotutako hormonak dira, eta ere haurdunaldi baterako prestatzen dute gorputza.

Falopioaren tronpak (2)

10-13 cm arteko tubuluak dira. Obarioak eta umetokia lotzen dituzte.

Umetokia (3)

Organo hutsa da, umea garatzen den tokia.

Bagina (4)

Kanpoalderakin lotzen duen kanala da. Haren funtzioa zakila jasotzea eta umea kanporatzea da.


Organo internoak: bideoa


SEXUA ETA SEXUALITATEA

Maite eta Leire





SEXUA ETA    SEXUALITATEA 
                   





SEXUALITATEA

ZER DA SEXUALITATEA?

·         Sexualitatea sexuaren kalitatea da; hau da, emakumea ala gizona izateko bizipena. Gaitza da definitzen; zerikusia du gorputzarekin, aldartearekin, emozio, bizipenekin, har-emateko moduarekin… Kontzeptu abstraktua da eta zure sexuarekin zerikusia duen guztia hartzen du. Zure maskulinitatea da, edo zure feminitatea, zeuri bakarrik eta beste inori ez dagokiona.
·         Sexualitatea eta ugalketa ez dago nahasterik . Ugalketa sexualitatea da, baina identitatea, elkarbizitza, plazera, desioa eta maitasuna ere badira sexualitatea.
·         Sexualitateak zerikusia du gorputz, desio eta plazerarekin. Ez pentsa genitalak, koitoa edo orgasmoa besterik ez dela. Askotan genitalek ez digute uzten sexua ikusten.
·         Giza sexualitateak lehen mailako zeregina du (desberdintasuna eta aniztasuna sortzea) eta bigarren mailako beste hiru zeregin ere bai: gozatzea, ugaltzea eta har-ematea.
·         Oso inportantea da benetan zaren mutila edo neska ezagutu eta onartzea eta nork bere burua horrelaxe adieraztea.
·         Ona da emakume sentitzea; ona da, halaber, gizon sentitzea. Bata ala bestea garen neurrian, emakumeak ala gizonak (gizakiak, azken batean) nahi ditugu, homosexual, heterosexual ala bisexual garelarik.
·         Ezagutu ezazu zeure burua eta ezagutu ezazu bestea ere bai. Zaren bezalaxe maita ezazu zeure burua eta den bezalaxe maita ezazu bestea. Anitza zarelarik onar ezazu zeure burua eta anitza delarik onar ezazu bestea.

     Eta sexualitatea orduan zer izango litzateke?

Neskek nahiz mutilek gorputz bat daukagu eta arestian aipatu dut gorputz horrek ezaugarri batzuk dituela eta hauek aldatzen doazela; gure gorputza ez da berdina zortzi urterekin eta hamalau urterekin, adibidez. Sexualitatea, gure gorputzarekin dugun harremana izango litzateke. Emakume nahiz gizon izanda nola bizitzen dudan nire gorputza, nire emakume-gizon izatea. Beraz, hainbat pertsona, hainbat sexualitate. Horregatik, sexualitate hitza erabili beharrean, sexualitateak erabiliko dugu. Bakoitzak gure gorputza bizitzeko modua dugulako, eta gure gorputza, bizitza aldatzen den heinean aldatzen delako.”

                                              



Sexualitatearekin lotutako ohitura osasungarriak










-Maiz garbitzea
 -Preserbatiboa erabiltzea  
-Promiskuetaterik ez izatea
-Jarrera laidogarririk ez izatea
-Konfiantzazko solaskidea bilatzea
-Medikuarenera joatea
-Pertsonen aholku okerrei jaramon ez egin
                        


          SEXUA

Oso hitz zabala da gende askok esan ahal du gizunen era emakumeen arteko ezberdintasunak dira:
-sexu maskulinoa /arra
-sexu femeninoa/ emea


Baita esaten da sexua  gizakiok plazerra emateko egiten ditugun jarduerak dira.

Sexua ere izal ahal da arren eta emeen arteko erlazioak sexuaren bitartez hau da sexu-harremana sexu  erakarpenaren bitartez gertatzen da.


Biologian sexua rasgoen nahasketa eta konbinazio  prozezu generikoa da, askotan emaitzat emanda organoen ezpezializazioan bai organo maskulinouan eta femeninoa 
 (femeninoa eta maskulinoa bi sexu bezala ezagutzen dira)
Sexu ugalketa zelula ezpezalizatuen kombinazioa implikatzen du.
Zelula oriek gamote izen adute eta joriek semeak edukitzeko baliop dute bi gurasoen rasgoak elkartzen
            
                         Zer da sexu osasuna?
 Sexu-osasuna ongitasun fisikoa, hunkikorra, mentala eta soziala  sexualitatearekin erlazionatuta; ez da bakarrik  gaixotasun eza edo ezintasuna . sexu-osasuna mantentzeko pertsona guztietako sexu zuzenbidea Egon behar da, pertsona guztiei
errespetatzea eta  lantzea.
                       
Herrialde batzuetan gai honek oraindik sortzen ditu arazoak jendearen aurrean, Erligioa edo pentsemendu erak direla eta. Adibidez emakumeen askatasuna murriztua da eta gizonena ugaria.
                                            
Baina, badaude erespetatzeko balio duten kanpainak eta honelako gauzak. Sexu-osasuna egoteko hainbat gauza : bakoiztapena, errespetua eta erabakitzeko askatasuna.




Gizonezko metodo antisorgailuak : Miren eta Josune

Metodo antisorgailuak:       Miren eta Josune 3D
Gizonezkoenak:





Metodo antisorgailuak edo besterik gabe antisorgailuak sexu harremanetan ernalkuntza eta haurdunaldia ekiditeko tresnak (preserbatiboa, esaterako), eragile kimiko edo hormonalak (pilula antisorgailua, esaterako), prozedurak eta metodoak (coitus interruptus, esaterako) dira.


Hesi-metodoak:

Hesi-metodo antisorgailuen bitartez, espermatozoideak aluan barneratu eta umetokira heltzea eragozten da gailu fisiko baten bitartez. Metodo hauetan biltzen dira kondoia, preserbatibo femeninoa, diafragma eta umetokirako kapelatxoa). Metodo hauetatik sexu transmisiozko gaisotasunak ekiditen dituen metodoak kondoia eta preserbatibo femeninoa dira.




Kondoia


                                                  
Kondoi bat. Erabili aurretik bilduta dago eta zakilera egokitzean luzatzen da.
Kondoia edo preserbatibo maskulinoa zakilera egokitzen den latex edo plastikozko zorro bat da, puntan isurirako lekua uzten duena. Zakila kondoi barruan sartuz, ez da uzten espermatozoideak emakumearen baginan sartzen eta horrela obulua ez da ernaltzen. Haurdunaldia ekiditeaz gainera, sexu harremanen bidez kutsa daitezkeen gaixotasunak ere oztopatzen ditu. Antisorgailu gisa, %98ko eraginkortasun tasa du (hau da, erabiltzen den kasu guztietatik %2etan bakarrik egiten du huts), betiere modu egokian erabiltzen bada. Modu desegokian erabiliz gero,            eraginkortasun-tasa txikiagoa da.

Kondoiak plastizkozko zorroetan sarturik saltzen dira banaka (kalean izaten diren vending makinetan batik bat), zein unitate batzuetako kaxetan. Prezioa 0.5€-1€ tartean izaten da, kaxetan edo banaka erosten diren.


Kondoia behar bezala erabiltzeko, aholku hauek jarraitu behar dira:
  • Inoiz ez da kondoi bat bi aldiz erabili behar;
  • Isurtze gertatu bezain laster, zakila baginatik atera behar da kondoiarekin batera, kondoia haziarekin batera bagina barruan geratzeko arriskua baitago,;
  • Sexu-harremanean zehar, zakilak bere gogortasuna galtzen duenean ere, baliteke kondoia zakiletik atera eta bagina barruan geratzea; hori dela eta, zakila biguntzen den unean bertan, zakila baginatik ateratzea komeni da;
  • Kondoia urraturik badago, ez da erabili behar;
  • Kondoiek iraungipen-data dute, kondoiaren plastikozko zorroan agertzen dena, eta ez dira erabili behar data hori pasa ondoren;
  • Kondoiaren zorroa itxita ere, kondoiak leku fresko batean kontserbatzea gomendatzen da.



Gehien erabiltzen den antisorgailuetako bat da. Horrela, Espainian, gazteen %80ek kondoia erabiltzen dutela erakusten duten inkestak egin dira. Gazteen artean eta harreman finkorik ez duten bikoteetarako gomendatzen bereziki, antisorgailua izateaz gainera, bikotekideak kutsa ditzakeen gaixotasunak ekiditeko.


 

Metodo antisorgailuen eraginkortasuna



Metodo antosorgailuen eraginkortasuna, portzentaje moduan adierazia, Pearlen indizea erabiliz kalkulatzen da eta antisorgailu bakoitza urtebete oso batean zehar erabiliz gero, haurdun suertatzeko aukerak adierazten ditu. Adibidez, kondoiaren eraginkortasun tasa %98 dela zenbatetsi da, modu egokian erabilita; beraz, urtebetean koito baginaleko sexu-harremanak izanez gero, haurdun suertatzeko aukerak %100-%98=%2 dira. Bestela esanda, kondoia urtebete oso batean zehar erabiltzen duten 100 emakumeetatik batezbeste 2 haurdun geratuko lirateke.


Basektomia
Basektomia barrabilak semen-besikularekin komunikatzen dituzten hodi deferenteak moztean datzan teknika kirurgikoa da. Honi esker, barrabiletan sortutako espermatozoideek ezin dute aurrera egin eta horrek, gizonezkoaren antzutasun iraunkorra sortarazten du. Ebakuntza kirurgiko sinple, eraginkor eta segurua da, kasu gehienetan itzulezina.

Gizonezkoen organo sexualen funtzionamendua

Basektomia zer den eta ebakuntzaren ondorioak hobeto ulertzeko gizonezkoen organo sexualen oinarrizko funtzionamendua ezagutzea komenigarria da.
Barrabilak eskroto izeneko azalezko zorro batean bilduta daude. Bertan sexu hormona maskulinoak eta ugalketarako ezinbestekoak diren espermatozoideak sortzen dira.
Barrabilaren gainean kokatuta dagoen zona, txapelaren modukoa, epididimoa da. Honek espermatoziodeen gordailu moduan funtzionatzen du hauek heldutasunera iritsi bitartean.
Hodi deferenteak isurketarako alde bateko nahiz besteko barrabiletik zakileraino espermatozoideak eramaten dituzten tutu fin batzuk dira.
Prostataren funtzioa espermatozoideeei nutrienteak eta konsistentzia ematea da, eta beraz, berak ematen dio semenari bere itxura berezi hori.
Era horretan semena zakiletik uretran barrena kanporatzen da, pixa egiteko erabiltzen den bide bera jarraituz.

http://www.youtube.com/watch?v=ausIGjNoJCU


jueves, 6 de enero de 2011

Erditzea.

Erditzea

Erditzea umea amaren baginatik irteten denean da eta hainbat fase ditu.





                            Sandra eta Maider    

Dilatazioa
Umetoki-lepoa dilatatzen hasten da, eta baginako giharrak lasaitzen eta dilatatzen hasten dira.
      Dilatatzen hasiz gero zaku amniotikoa apurtzen da eta likido amnieotikoa kanpora ateratzen da, ekintza horri estaen zaio urak botatzea.
      Likido hori likido garden bat da, eta hiru litrotik bost litrora izaten dira.
      Fase horrek 8-12 ordu iraun dezake ama lehenerdietan.

Kanporatzea
Umetokiaren uzkurduraren ondorioz eta amak  diafragmaz bultzaka egiten duen
      indarraren ondorioz fetua kanpora ateratzen da.
      Une horretarako, umetoki-lepoa eta bagina rabat dilatatuta daude, eta fetua haiel zeharkatuz irteten da.
      Fase horrek normalean 15-30 minutu irauten du.


Zilbor hestea kentzea
Behin kanpoan, haurrak lehen arnasa hartzen du, eta zilbor-hestea mozten da.
Orbainak zilborra eratuko du.


Haurrondokoa botatzea
Kanporatu eta 5-15 minutura, plazenta ateratzen da, endometrioaren hondarrekin batera.



Erditzearekin lotutako arazoak

Haurraren jarrera okerra

     Fetuak burua amaren pelbisean ahokatuta ez badu, litekeena da kanporatze-fasea asko luzatzea. Fortzepsak izeneko martxada antzeko tresna handi bat erabiltzen da: umetokian sartu, haurrari heldu, eta tira egiten zaio kontu handiz . 


Umetoki lepoa eta bagina behar beste ez dilatatzea
Horrelakorik gerta ez dadin, amari oxitozina hormonadun seruma ematen zaio.
Hormona horrek dilatazioa eta umetokiko uzkurdurak eragiten du.


Zilbor hestea estutua egotea
Zilbor-hestea zapalduta badago, amaren eta fetuaren arteko odol-fluxua eten egiten da, eta litekkena da haurrak oxigenorik ez jasotzea. Egoera horrek bost minututik gora irauten badu, fetuak garuneko lesioak izan ditzake. Zilbor-hestea fetuaren inguruan lotuta badago, gerta daiteke estutze hori


Haurdunaldiaren garapena



Garapena
 Haurnaldiaren prozesua ernalketarekin hasi eta erditzearekin amaitzen da.
280 egun behar izaten dira prozesua osatzeko.
Gutxi gorabehera egutegiko bederatzi hilabete,azken hilekotik hasten da egunak kontatzen.


•Amak aldaketa garratzitsuak izaten ditu haurdunaldian zehar, hainbat kausa direla-eta.
  Barnaean garatzen eta hazten ari zaion fetua, 
  plazentaren bidez harekin duen trukea,eta gorputza 
  erditzeko eta edoskitzerako prestatze-bidean dago.


Haurnaldiaren Prozesua
Hilekoaren zikloan, folikuluak garatzen dira obarioetan, eta horietatik bakar batek sortzen du obulua. Gainerakoak degeneratu egiten dira. Folikulua heltzen denean, obozitoa edo heldu gabe dagoen obulua askatzen du, eta Fallopioren tronpa batera migratzen du. Hor amaitzen da bere eboluzioa.

     Ernalketarik ez badago, obulua hilekoarekin desagertzen da, baina ernaldu bada, hilekoaren prozesua gelditu egiten da.


Lehenengo hilabetea
Ernaldu eta gero, zigotoa sortzen da. Zigotoa amaren ADNa eta aitarena bateratzetik sortzen den zelula da eta material genetikoa du. Zigotoa banatu egiten da eta hiru edo lau egunetan zelula multzo bihurtzen da. Multzo hori umetokian habia egiten hasiko da 48 orduko epean. Une horretan blastozito izena ematen zaio.


Bigarren hilabetea
Enbrioi- aldia da. Bigarren hilabetera arte, enbrioiak ez du giza-eskema basikorik. Bigarren hilabetean hasten da kanpoko gorputz adarrak eta barruko nerbio sistema, bihotz sistema eta sistema urogenitala eratzen.


Hirugarren hilabetea
Enbrioiari fetu esaten zaio jada, gizaki berriaren giza itxura erraz antzematen baitzaio. Haurdunaldiaren hamargarren astean, buruak ia fetuaren erdia hartzen du, eta gutxi definitutako kanpoko genitalak ditu. Haurdunaldiko hamabigarren astean, kanpoko genitalak generoaren arabera bereizten dira, eta azazkalak azaltzen dira. Hamalaugarrenean, lepoa ia zuzen eta ongi definituta dago, fetuak likido amniotikoa irensten du eta odola koagulatu egin daiteke.