Vistas de página en total

viernes, 24 de diciembre de 2010

Gizakiaren ugalketa eta sexu-heldutasuneranzko aldaketak

Ekografiak




ekografiak
 
 







Descripción: Ekografia





Xabier Aguirre eta Yeray Bravo

3-D












zer da ekografia?
 
 









         Ekografia teknika erradiologiko bat da, gorputz-ataletako irudiak lortzeko frekuentzia altuko soinu-uhinak eta ordenagailu bat erabiltzen dituena (horrela abdomeneko ekografiak egin daitezke, edo bularretakoak, emakumeen pelbisekoak, prostata, eskroto, tiroide edo paratiroide guruinetakoak, nahiz sistema baskularrekoak).
         Gorputzaren barruko organoen funtzionamendua ikusteko erabiltzen dira ekografiak, eta baita hainbat odol-hoditan barrena doan zirkulazioaren fluxua ebaluatzeko. Ekografiak egin daitezke baita haurdunaldia bitartean ere, fetuaren garapena ebaluatu eta baloratzeko.

Gaur egun badira hiru dimentsioko irudiak lortzeko modua ematen duten ekografoak eta baita lau dimentsiokoak ere (hauek mugimendua ere hartzen dute barne).


Descripción: 49585543_f856a4d0bd






zeintzuk dira ekografia mota nagusiak?
 
 









-Doppler ekografia: Odol-fluxua ebaluatzen du, gorputz-atalen bat aztertzeko egiten ari den ikerketa zabalago baten barruan. Dopplerrak arteria edo zainetan arazoren bat ba ote dagoen jakiteko modua ematen digu.

-Ekografia baskularra: Sistema baskularra, eta honen funtzioa, bere osotasunean ikusteko erabiltzen da, odolbildu edo koaguluen detekzioa barne hartuz. Egitura baskularrak ebaluatu, eta horietan dilatazioak, estuguneak, buxadurak edo bestelako alterazioak badauden ala ez analizatzeko balio du. Gehienetan lepokoak, beso eta zangoetakoak izan ohi dira aztertutako odol-hodiak, arteriak nahiz bena edo zainak, eta baita by-pass kirurgikoen azterketak (injertu baskularrak) eta hemodialisirako fistula arteriobenosoak ere.





 -Ekokardiograma:Bihotzeko gaitzak, balbulopatiak bereziki, aztertzeko oso erabilia, bihotzak odola ponpatzeko duen gaitasuna eta eraginkortasuna ebaluatzen du.

 -
Sabeleko ekografia: Abdomeneko organoetako (giltzurrun, gibel, pankrea, behazun-maskuria) edozein anomalia aztertzeko erabiltzen da, esate baterako behazuneko harriak edo tumoreak.

-
Ekografia obstetrikoa: Fetuaren garapena monitorizatzeko erabilia, hazkunde normala baloratzeko nahiz gerta daitezkeen malformazio edo anomaliak ikusteko modua ematen du.

-
Ekografia pelbikoa: Pelbiseko minaren arrazoia zein den aurkitzeko, adibidez haurdunaldi ektopikoa emakumeen kasuan, nahiz tumoreak edo masak detektatzeko erabilia. Umetokiaren, obulutegiaren edo inguruko ehunen xehetasun gehiago behar izanez gero, azterketa berezi bat egiten da, aurrez esterilizatu ondoren baginatik sartzen den bereizmen handiko transduktore bereziarekin.

 
-Mamografia: Bularra aztertzeko erabiltzen da.

-
Tiroideko ekografia:Tiroide-guruina ikusi eta bertako edozein anomalia (bozioa, tumoreak, kaltzifikazioak, etab.) detektatzeko erabiltzen da.

 -Eskrotoko ekografia: Barrabiletako patologia ikertzeko erabiltzen da.

 -
Prostatako ekografia: Miaketa fisikoan sumatutako edozein nodulu aztertzeko erabilia (tamaina jakiteko, onairea edo gaiztoa ote den erabakitzeko, etab.)

-
Lokomozio-aparatuko ekografia: Muskuluen patologia jakin batzuk (urratzeak, adibidez) aztertzeko erabiltzen da.

- Ekografia interbentzionista: Hainbat gorputz-ataletan (tiroidean, prostatan, etab.) laginak hartzeko erabiltzen da.






















ekografiak interpretatzea
 
 










      Ekografien teknika hezurrekin, muskuluekin eta gure gorputzeko zenbait organoetan erabiltzen da.


      Teknika honetan igorle bat bidalitako ultrasoinuak bueltatzen dira eta horrela irudia ikusi ahal dugu oihartzuna izango bazen bezala. Teknika hauek antzinatik erabiltzen dira submarinoen sonarretan.







galderak:
 
 











      Behatu goian eta ezkerraldean dagoen ekografiari. Fetuaren gorputzeko ze atal nabari ahal daitezke? Besoa ezkerrekoa ala eskuinekoa da? Ikusten ahal dituzu bi oinak?

      Burua enborra eta hanka  bat. Eskuineko besoa da. Bai ikusten ditut.

      Irudi horretan, fetua fetu-jarreran ageri da.Deskribatu jarrera hori:

      Nire ustez jolasean dabil.
       
      Zertan ari da fetua hirugarren irudian?

      Besoa ahoan dauka nire ustez lotan dago.
      Eskuineko bi irudietan ikus daiteke buruko hezurrak ez daudela bata besteari erabat lotuta. Haurrek, buruaren gainaldean, burezurreko hezurren arteko bereizketa nabari daitekeen gune bat izaten dute. Nola esaten zaio gune horri?
      Fontanelak deitzen dira.
      Azken irudian goiko eta beheko masailezurrak ere ageri dira. Behatu hiru irudiei eta esan zeinetan daukan itxita eta zeinetan irekita.
       
      Lehenengoan itxita, bigarrenean irekita eta hirugarrenean irekita.

martes, 21 de diciembre de 2010

Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren zikloak


Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren zikloak

Emakumezko sexu-hormonak estrogenoak eta progesterona dira . Estrogenoak 28 egun inguru irauten duen ziklo batean ekoizten dira.Odoleko estrogeno - kontzentrazioa gorena denean , obulazioa gertatzen da : folikulua hautsi eta obulua falopioren tronpara irteten da. Obulua askatu ostean , progesterona sortzen du , endometrioa haztea eta heltzea eragiten duen hormona . Endometrioa umetokia estaltzen duen ehuna da , eta bertan ezartzen da ernaldutako obulua .

OBULUA.





ESPERMATOZOIDEA.







GRAFIKOA



 Fasea : 1engo egunetik 7garren egunera arte , endometrioa  apurtzen da eta odola sortzen da . Horren ondorioz emakumeak hilekoa daukate 3 edo 7 egunetan zehar .

Fasea : 6 egunatik 12 egunera arte glandula pituitaria obuluetara senalatuz obuluak estrogenoak eta progesterona kamporatzen dute.
   Estrogeno hormona: endometrioa gogortzen du eta embrioia nutritzeko prestatzen da. 
   Hormona progesterona: umetokiren paretak ukitu gabe geratzen dira emakumea haurdun geratu arte .

Fase : 13 egunetik 15 egunera arte glandula pituitaria señale bat bidaltzen du gorputzera eta gorputza hormona foliculoestimulante (FSH) askatzen du.

Fasea : Prozesu guztia bukatu ondoren arrautza falopioren trompetatik jaisten da . Obulua ez bada epermatozoide batekin aurkitzen endometrio azalera ez da beharrezkoa eta ezabatzeko prozesuan sartzen da . Zikloa osatu andoren berriro gertatzeko prest izango da .







1º Zer gertatzen da ugaltze apar atuaren zikloan? (Bideoa)

  Lehenengo ugaltze aparatuaren zikloan , estrogenoen maila hasten dira eta baginari handitzea probokatzen dio . Hori esker obuluak falopio trompatan hasten dira sortzen .
Bigarren ugaltze aparatuaren zikloan obulua mugitzen da tronpetik umetokiraino . Progesterona maila igotzen da . Espermatozoide obulua ernaltzen badu , estrogenoen eta progesteronen maila jaisten da .


2º Zer arazo dituzte emakumeek  ugaltze-aparatuaren zikloan?

  Amenorrea :  Gertatzen da 16 urteko neskekin oraindik ez direlako ugaltze aparatuaren zikloa igaro . Amenorrearen  kausak haurdunaldia , elikaduraren gorabeherak .

  Dismenorrea :  Min handia emakumearen barnean , sintomak hormona baten erruz gertatzen da “prostaglandina” izenekoa .
 
Umetokiaren odolaren galketak : odolaren galketa da emakumeengan , eta fase batzuk ditu : odola ugari isurtzea edo modu moderatu batean isurtzea .




3º Noiz izaten du neska batek lehenengo periodoa?

  Neska bati lehenengo periodoa izateko izaten da 8 urtetik 16 urtera arte hori gertatzen da ugaltze-aparatua garatzen denean .



lunes, 20 de diciembre de 2010

Ernalketa eta haurdunaldiaren hasiera

ERNALKETA ETA HAURDUNALDIAREN HASIERA

Ernalketa:
Obulazioa hilekoa etorri baino hamalau egun lehenago izaten da, normalean. Askatutako obuluak Falopioren tronpa zeharkatzen du eta umetokira iristen da. Astebetetik gora ematen du obuluak ibilbide hori egiten. Obulazioaren ondorengo 24 orduetan soilik ernal daiteke obulua, Falopioren tronpan zehar egiten duen bidaian. Koitoa edo sexu-egintza zakila baginan sartzean datza. Hazia isurtzean, espermatozoideak baginaren barruan askatzen dira. Obulua ez bezala, espermatozoideak oso bizkorrak dira. Baginatik igo, umetoki-lepoa zeharkatu eta Falopioren bi tronpetara iristen dira; hori guztia, ordu gutxi batzuetan. Gainera, hiru egunetik bost egunera bitartean iraun dezakete bizirik emakumezkoen ugaltze-aparatuaren barruan. Beraz, sexu-egintza obulazioaren aurreko egunetan izaten bada, haurdun geratzeko aukera asko dago. Obulua eta espermatozoideak elkartzen ez badira, espermatozoideek obulua inguratzen dute, baina batek baino ez du lortzen obuluaren babes-estalkia zeharkatzea eta burua barruan sartzea; ondoren, isatsa askatzen zaio. Espermatozoidearen material genetikoa eta obuluarena bateratu egiten dira, eta horrela osatzen da ernalketaren prozesua. Sortzen den zelulari zigotoa edo obozelula deritzo.



http://www.youtube.com/watch?v=koOK2uXMPY&feature=related



Haurdunaldiaren hasiera:
Zigotoa sortzean, substantzia bat eratzen da. Beraz, progesterona ekoizten jarraitzen du, eta horrela, endometrioak bizirik eta funtzional irauten du. Endometrioa endekatzen ez denez, ez da hilekorik izaten, eta horixe hartzen da haurdun egotearen lehen sintomatzat. Zigotoa berehala hasten da zatitzen, eta berdin-berdinak diren bi zelula eratzen ditu. Zelula horiek, ordu gutxitik behin, bikoiztu egiten dira. Umetokira heltzeko behar dituzten egunetan, ehunka zelula izatera iristen dira, eta gutxi gorabehera zentimetro-erdiko diametroa duen esfera hutsa eratzen dute. Zelula-esfera hori umetokira heltzean, endometrioari itsasten zaio. Une horretatik aurrera, enbrioia esaten zaio, eta hiru egitura garrantzitsu garatzen dira:
• Plazenta. Endometrioan plazenta izeneko organo bat garatzen da, amaren eta enbrioiaren arteko lotura egiteko.
• Zilbor-hestea. Enbrioia eta plazenta lotzen ditu, eta barruan hiru odol-hodi dituen hodi batek osatzen du. Odol-hodi horietako bi arteriak dira eta mantenugaiak garraiatzen dituzte amarengandik enbrioiarengana. Hirugarrena, berriz, zaina da, eta hondakin-substantziak eramaten ditu enbrioiarengandik amarengana.
• Zaku amniotikoa. Likido amniotikoa deritzonaz betetako zakua da; haren barruan egoten da enbrioia.

http://www.youtube.com/watch?v=wKr5aJ6P1kU&feature=related

Antzutasuna

Antzutasuna
Antzutasuna seme-alabak izateko ezintasuna da. Kausa gizonarengan, emakumearengan edo biengan egon daiteke.
Eragileak
Gero eta gizon gehiagok sufritzen dute gaur egun antzutasuna. Jendearentzat honek arrazoi ezberdinak izan ditzake. Hauetako arazo bat arropa estuegia eramatearena da, organoak arropa estuz estalita badaude tenperatura handiak egon daitezke eta hori dela eta espermatozoideak hil daitezke.
Badago jendea, baita ere, pentsatzen duena poluzioak zerikusia daukala arazo honetan.
Antzutasun motak
Lehenengo mailako antzutasuna: Bikoteak inoiz ez du modu naturalean haurdunaldirik lortu.
Bigarren mailako antzutasuna: Lehenengo haurdunaldia eta gero bikoteak ez du lortzen bigarren bat izatea. Lehenengo haurdunalditik 12 hilabete pasa behar dira bigarren mailako antzutasuna dela esateko.
Gizonarengan kausak:
-Espermatozoide gutxi sortzea.
-Heldu ez diren espermatozoideak sortzea, edo mugikortasun urria dutenak, edo malformazioak izateagatik obulurik ernaldu ezin dutenak.l
-Espermatozoideak igarotzea galarazten duen asaldurak izatea; adibidez hodi deferenteen hantura.
Espermatozoideen anomalia batzuk




Emakumeengan kausak
-Falopioren tronpak buxatuta izatea.
-Obulaziorik ez izatea, dela hormona-desorekagatik, dela desnutrizioagatik, dela bestelako osasun-arazo batzuengatik.
-Zigotoa endometrioari itsasteko zailtasuna izatea. Horrenbestez, ernalketa gertatu arren enbrioia ez da garatzen.
Video batzuk hemen:
Lagundutako ugalketa teknikak
Bikote batek antzutazun arazoak dituenenean lagundutako ugalketa tekniketara jo dezake. Hauek dira bi erabilienak:
Intseminazio artifiziala.
Gizonaren semena emakumearen umetokian artifizialki sartzean datza.
In Vitro ernalketa.
Obuluak erauzi eta laborategian ernaltzen dira, gizonezkoaren espermatozoideak erabilita. Zigotoak zatitzen hasten direnean haietako batzuk amaren umetokian ezartzen dira.