Vistas de página en total

viernes, 24 de diciembre de 2010

Ekografiak




ekografiak
 
 







Descripción: Ekografia





Xabier Aguirre eta Yeray Bravo

3-D












zer da ekografia?
 
 









         Ekografia teknika erradiologiko bat da, gorputz-ataletako irudiak lortzeko frekuentzia altuko soinu-uhinak eta ordenagailu bat erabiltzen dituena (horrela abdomeneko ekografiak egin daitezke, edo bularretakoak, emakumeen pelbisekoak, prostata, eskroto, tiroide edo paratiroide guruinetakoak, nahiz sistema baskularrekoak).
         Gorputzaren barruko organoen funtzionamendua ikusteko erabiltzen dira ekografiak, eta baita hainbat odol-hoditan barrena doan zirkulazioaren fluxua ebaluatzeko. Ekografiak egin daitezke baita haurdunaldia bitartean ere, fetuaren garapena ebaluatu eta baloratzeko.

Gaur egun badira hiru dimentsioko irudiak lortzeko modua ematen duten ekografoak eta baita lau dimentsiokoak ere (hauek mugimendua ere hartzen dute barne).


Descripción: 49585543_f856a4d0bd






zeintzuk dira ekografia mota nagusiak?
 
 









-Doppler ekografia: Odol-fluxua ebaluatzen du, gorputz-atalen bat aztertzeko egiten ari den ikerketa zabalago baten barruan. Dopplerrak arteria edo zainetan arazoren bat ba ote dagoen jakiteko modua ematen digu.

-Ekografia baskularra: Sistema baskularra, eta honen funtzioa, bere osotasunean ikusteko erabiltzen da, odolbildu edo koaguluen detekzioa barne hartuz. Egitura baskularrak ebaluatu, eta horietan dilatazioak, estuguneak, buxadurak edo bestelako alterazioak badauden ala ez analizatzeko balio du. Gehienetan lepokoak, beso eta zangoetakoak izan ohi dira aztertutako odol-hodiak, arteriak nahiz bena edo zainak, eta baita by-pass kirurgikoen azterketak (injertu baskularrak) eta hemodialisirako fistula arteriobenosoak ere.





 -Ekokardiograma:Bihotzeko gaitzak, balbulopatiak bereziki, aztertzeko oso erabilia, bihotzak odola ponpatzeko duen gaitasuna eta eraginkortasuna ebaluatzen du.

 -
Sabeleko ekografia: Abdomeneko organoetako (giltzurrun, gibel, pankrea, behazun-maskuria) edozein anomalia aztertzeko erabiltzen da, esate baterako behazuneko harriak edo tumoreak.

-
Ekografia obstetrikoa: Fetuaren garapena monitorizatzeko erabilia, hazkunde normala baloratzeko nahiz gerta daitezkeen malformazio edo anomaliak ikusteko modua ematen du.

-
Ekografia pelbikoa: Pelbiseko minaren arrazoia zein den aurkitzeko, adibidez haurdunaldi ektopikoa emakumeen kasuan, nahiz tumoreak edo masak detektatzeko erabilia. Umetokiaren, obulutegiaren edo inguruko ehunen xehetasun gehiago behar izanez gero, azterketa berezi bat egiten da, aurrez esterilizatu ondoren baginatik sartzen den bereizmen handiko transduktore bereziarekin.

 
-Mamografia: Bularra aztertzeko erabiltzen da.

-
Tiroideko ekografia:Tiroide-guruina ikusi eta bertako edozein anomalia (bozioa, tumoreak, kaltzifikazioak, etab.) detektatzeko erabiltzen da.

 -Eskrotoko ekografia: Barrabiletako patologia ikertzeko erabiltzen da.

 -
Prostatako ekografia: Miaketa fisikoan sumatutako edozein nodulu aztertzeko erabilia (tamaina jakiteko, onairea edo gaiztoa ote den erabakitzeko, etab.)

-
Lokomozio-aparatuko ekografia: Muskuluen patologia jakin batzuk (urratzeak, adibidez) aztertzeko erabiltzen da.

- Ekografia interbentzionista: Hainbat gorputz-ataletan (tiroidean, prostatan, etab.) laginak hartzeko erabiltzen da.






















ekografiak interpretatzea
 
 










      Ekografien teknika hezurrekin, muskuluekin eta gure gorputzeko zenbait organoetan erabiltzen da.


      Teknika honetan igorle bat bidalitako ultrasoinuak bueltatzen dira eta horrela irudia ikusi ahal dugu oihartzuna izango bazen bezala. Teknika hauek antzinatik erabiltzen dira submarinoen sonarretan.







galderak:
 
 











      Behatu goian eta ezkerraldean dagoen ekografiari. Fetuaren gorputzeko ze atal nabari ahal daitezke? Besoa ezkerrekoa ala eskuinekoa da? Ikusten ahal dituzu bi oinak?

      Burua enborra eta hanka  bat. Eskuineko besoa da. Bai ikusten ditut.

      Irudi horretan, fetua fetu-jarreran ageri da.Deskribatu jarrera hori:

      Nire ustez jolasean dabil.
       
      Zertan ari da fetua hirugarren irudian?

      Besoa ahoan dauka nire ustez lotan dago.
      Eskuineko bi irudietan ikus daiteke buruko hezurrak ez daudela bata besteari erabat lotuta. Haurrek, buruaren gainaldean, burezurreko hezurren arteko bereizketa nabari daitekeen gune bat izaten dute. Nola esaten zaio gune horri?
      Fontanelak deitzen dira.
      Azken irudian goiko eta beheko masailezurrak ere ageri dira. Behatu hiru irudiei eta esan zeinetan daukan itxita eta zeinetan irekita.
       
      Lehenengoan itxita, bigarrenean irekita eta hirugarrenean irekita.

13 comentarios:

  1. Marrazkiak es dira ikusten eta lana ondo antolatuta dago baina testu gehiegi daude.

    ResponderEliminar
  2. nire lan hau ona iruditu zait: Testu kompletuak, informazio onarekin... Agian pixka bat luzeegia, alain esan duen bezala, baina beste guztia ondo dago nire ustez.

    Argazkiak nik ere ez ditut ikusten.


    Oskar

    ResponderEliminar
  3. Nire ustez ondo antolatuta dago baina astunegia iruditu zait, argazki gutxiekin eta ez ditu bideoak sartu.
    Agian luzeegia da eta jendea ikusten badu aspertuko da eta ez du irakurriko guztia.

    ResponderEliminar
  4. Nik ere ez ditut argazkiak ikusten baina textua oso ondo dagoela iruditzen zait,baina ni ere ados nago luzeegia delarekin.

    ResponderEliminar
  5. Argazkien montaketa birpasatu behar duzue ikusten ez baitira. Beste aldetik, edukiak ondo garatuta daude, baina exhaustboegi eginda? Nire ustez lana zuen mailera egokitu beharko zenukete. Hala ere, la ona iruditzen zait irudiak zuzentzen baldin badituzue. Bideoren bat ere sartzea ondo legoke.

    ResponderEliminar
  6. Argazkiak ez dira ikusten. Beste aldetik testu gehiegi dagoela iruditu zait.

    ResponderEliminar
  7. nik ere ez ditut argazkiak ikusten
    eta tituloak handiegiak dira eta titulu eta testuaren artean espazio asko utsi dituzue.

    ResponderEliminar
  8. NNire uztez lana ondo eginda dago, baina batzuetan informazioa ez dagoelaondo antolatuta iruditzen naiz. Nik pizka bat laburbilduko nuke.

    ResponderEliminar
  9. Ez dago gaizki , baina argazkiak ez dira ikusten .Hori hobetu ditzakezue

    ResponderEliminar
  10. Ondo dago baina argazkiak ez direla ikusten aparte espazio gehiegi utzi duzue lerroz, lerro.

    ResponderEliminar
  11. ondo dago baina argaskiak nire ustes ez dira aproposak
    obeagoak jarriko nuke

    ResponderEliminar
  12. ez dut ikusten argazkirik, ezta bideorik, eta tituluak igual pixkat handiak dira. hori aparte, oso ondo dago antolatuta eta informazio asko bilatu duzue. Nikolas

    ResponderEliminar
  13. tituluen letra handiegia da,ez daude argazkirik ezta videorik..

    ResponderEliminar