Vistas de página en total

lunes, 20 de diciembre de 2010

Ernalketa eta haurdunaldiaren hasiera

ERNALKETA ETA HAURDUNALDIAREN HASIERA

Ernalketa:
Obulazioa hilekoa etorri baino hamalau egun lehenago izaten da, normalean. Askatutako obuluak Falopioren tronpa zeharkatzen du eta umetokira iristen da. Astebetetik gora ematen du obuluak ibilbide hori egiten. Obulazioaren ondorengo 24 orduetan soilik ernal daiteke obulua, Falopioren tronpan zehar egiten duen bidaian. Koitoa edo sexu-egintza zakila baginan sartzean datza. Hazia isurtzean, espermatozoideak baginaren barruan askatzen dira. Obulua ez bezala, espermatozoideak oso bizkorrak dira. Baginatik igo, umetoki-lepoa zeharkatu eta Falopioren bi tronpetara iristen dira; hori guztia, ordu gutxi batzuetan. Gainera, hiru egunetik bost egunera bitartean iraun dezakete bizirik emakumezkoen ugaltze-aparatuaren barruan. Beraz, sexu-egintza obulazioaren aurreko egunetan izaten bada, haurdun geratzeko aukera asko dago. Obulua eta espermatozoideak elkartzen ez badira, espermatozoideek obulua inguratzen dute, baina batek baino ez du lortzen obuluaren babes-estalkia zeharkatzea eta burua barruan sartzea; ondoren, isatsa askatzen zaio. Espermatozoidearen material genetikoa eta obuluarena bateratu egiten dira, eta horrela osatzen da ernalketaren prozesua. Sortzen den zelulari zigotoa edo obozelula deritzo.



http://www.youtube.com/watch?v=koOK2uXMPY&feature=related



Haurdunaldiaren hasiera:
Zigotoa sortzean, substantzia bat eratzen da. Beraz, progesterona ekoizten jarraitzen du, eta horrela, endometrioak bizirik eta funtzional irauten du. Endometrioa endekatzen ez denez, ez da hilekorik izaten, eta horixe hartzen da haurdun egotearen lehen sintomatzat. Zigotoa berehala hasten da zatitzen, eta berdin-berdinak diren bi zelula eratzen ditu. Zelula horiek, ordu gutxitik behin, bikoiztu egiten dira. Umetokira heltzeko behar dituzten egunetan, ehunka zelula izatera iristen dira, eta gutxi gorabehera zentimetro-erdiko diametroa duen esfera hutsa eratzen dute. Zelula-esfera hori umetokira heltzean, endometrioari itsasten zaio. Une horretatik aurrera, enbrioia esaten zaio, eta hiru egitura garrantzitsu garatzen dira:
• Plazenta. Endometrioan plazenta izeneko organo bat garatzen da, amaren eta enbrioiaren arteko lotura egiteko.
• Zilbor-hestea. Enbrioia eta plazenta lotzen ditu, eta barruan hiru odol-hodi dituen hodi batek osatzen du. Odol-hodi horietako bi arteriak dira eta mantenugaiak garraiatzen dituzte amarengandik enbrioiarengana. Hirugarrena, berriz, zaina da, eta hondakin-substantziak eramaten ditu enbrioiarengandik amarengana.
• Zaku amniotikoa. Likido amniotikoa deritzonaz betetako zakua da; haren barruan egoten da enbrioia.

http://www.youtube.com/watch?v=wKr5aJ6P1kU&feature=related

13 comentarios:

  1. Nire uztes ondo dago testu hau argazkiekin eta bideoarekin baina testual oso luzeak dira.

    ResponderEliminar
  2. Bideo bat ez da ikusten baina bestea ondo dago ez da hai aztuna egiten baina nire ustez argazki batzuk faltatzen dira.

    ResponderEliminar
  3. Nire usted ondo dago, baina Josunek estaen duen bezala argazki gehiago jarriko nituen.

    ResponderEliminar
  4. Printzipioz lan hau ondo dago, baina bideo bat gutxienez nik ez dut ikusten; eta testuak oso astunak dira, naiz eta informazioa ona izan.

    ResponderEliminar
  5. Informazioa oso ondo dago baina nire ustez astuna da irakurtzeko...
    Gainera ez dauka ia argazkirik.

    ResponderEliminar
  6. bideoak ezin ditut ikusi baina testua oso landuta dago, argazki batzuekin, nahiz eta gutzi izan.Lan ona.

    ResponderEliminar
  7. Lan ona egin duzue, baina beharbada atalak gehiago ezberdindu behar dituzue testua hain trinkoa eta dentsoa ez izateko. Bideoak irudi bati lotu eta itxura hobea hartu du lanak.

    ResponderEliminar
  8. Nik uste dut lana ona dela baina testua oso astuna. Argazki gehiago sartu ahal dituzue.

    ResponderEliminar
  9. Lan ono egin dute eta informazioa ond jasota egon arren nik argazki gehiago jarriko nuke. Bideoa oso aproposa iruditu zait.

    ResponderEliminar
  10. Lan ona da baina testuak oso luzeak eta ezin dut bideoa ikusi eta argazki gehiago jarri nituzke.

    ResponderEliminar
  11. ondo dago , baina laburregi izan da .Bideoa oso ondo dago.

    ResponderEliminar
  12. ondo dago baina dirudi jarri duzuela zuzenean internetetik

    ResponderEliminar
  13. dirudi ez dela egin zuen hitzekin, eta ni argazki gehiago jarriko nituzke, baina informazio asko dago. Nikolas

    ResponderEliminar